HECHOS CONTRA EL DECORO
HECHOS CONTRA EL DECORO: NADIE-n DANTZA

SARRERA
Ni Nadie-a nahiz, hura Nadie-a da, gu nadie-ak gara eta zu? Zara?
Irudie ezker ezagunagoak dira orain, musika maite dute eta nadie-entzako sortu dute dantza. Hip-hop, rock, salsa...auzokoak dira eta arro daude.
Musikak askotan irudiak, oroitzapenak, sensazioak ekartzen dizkigu burura. Irudiek ere badute beraien musika; berezkoa, propioa. “barrio” filmeko auzoa, auzo txiroa da; hiri haundietan ohikoak diren horietakoa. Hechos contra el decoro taldekoek, ondo ezagutzen dute auzoa, bertan jaio eta bertan hezitakoak dira. Badakite auzoak zer doinu duen. “Barrio” filmearen banda sonora osatu dute eta honek egin ditu ezagunak; hala ere, Hechos contra el decoro hori baino gehiago dira. Beraiek Nadie-ak dira.
Zalantzarik gabe, “barrio”ren musika egin izanak gure musika jende gehiagok ozagutzeko aukera eman digu bainan ez besterik. Zinearen mundura hurbiltzeko aukera paregabea izan da eta fernando Leonekin lan egitea oso aberasgarriada. Ea noizbait errepikatzeko aukera degun.
Madril hiri haundia da eta hiri haundi guztiak bezala, bizitzeko oso leku gogorra da (kutsadura, trafikoa, tarte haundiak...). gehienak Madrilen jaioak gara, hiriko auzoetan hezituak. Hau da gure etxea eta ez dugu alde egiteko asmorik. Bestetik nadie-ak kontsideratzen gara eta arro gaude. Nadie-ak ahotsik gabeak dira, duintasunezko zirkuloa. Ez dugu Nadie-n zirkuloa uzteko asmorik; gure ahotsa entzun dadila nahi dugu.
Eta ziur entzungo zaiela. “ Danza de los nadie” izena du kaleratu berri duten lana. Hip-hop, erritmo latinoak, rocka...guztia maitasun ahindiaz nahastuta, sukaldean bezala.
Diska honetan gehiago landu ditugu arregloak, planoak hobeto banatuak daude eta instrumentu bakoitzaren hutsunea hobeto kokatua dago. Estilo bakoitza harreta haundiagoz landu dugu emaitza sendoagoa lortuaz. “Danza de los Nadie2 diska apostu bat baino proposamen bat da. Kaleko jendeak egindako proposamena; aurreritzirik gabea eta eklektikoa. Enzo Rizzo soinu teknikariarekin lan egiteko gogo haundia geneukalako joan ginen Napoleseko bere estudiora grabatzera (Flying Recording). Bila genbiltzan soiunua lortzen lagunduko zigun pertsona egokia zela uste genuen. Ekoizpena gu geuk egin degu baina Enzok bere ikutu pertsonala gehitu dio lanari.
Hamabost kantaz osatua dago, guztiak berriak nahiz eta horietako hiru dagoeneko besteak baino ezagunagoak diren.
^version napoli¨bezala aurkezten ditugun kantak “Barrio”-ren banda sonoroan agertzen direnak dira. “danza de los nadie2 diskorako berriro grabatu ditugu eta hainbat aldaketa gehitu dizkiegu. Aipagarriena agian “La llave de mi corazón” kantari egindakoa, gitar flamenkoak eta guzti gehitu bait dizkiogu. Grabazioan sortutako ideia izan zen eta hori dela eta “version napoli” azpiizena”.
Egin ezazu behar dezuna dio lelo ezagunak. Gustatzen zaiguna egitea oso garrantzitsua dela ondo dakite hechos contra el decoro taldekoek Diru kontuak bigarren mailan geratzen dira.
“Musikak ez digu jatekoa ematen eta guztiok egiten degu lan taldetik kanpo; oso jende mugitua gara. Astean zehar hainbat aldiz elkartzen gara ensaiatzeko, ahal degun guztietan kontzertuak eskeini eta taldearen gestioa gu geuk eramaten saiatzen gara nahiz eta baliabide murritzak ditugun”.
Baliabide murritzak bai baina zer ondo pasatzen duten. Kontzertuetan barruan duten guztia eskeintzen duten horietakoak dira eta jendearekin harreman estua izatea dute gustoko. Euskal herrian honetan ere desberdinak omen gara.
“Gure kontzertuetara doan jendea oso antzekoa da leku guztietan. Euskal Herrian jendeari gehiago kostatzen zaio dantzatzea orohar. Agian euskal entzuleek eskeintza zabalagoa eta aberatsagoadutelako edo izango da baina egia esan zailagoa egiten zaigu hauek ezustean harrapatzea. Hori bai, herrietako festak desberdinak dira. Jaitan herriaren parte hartzea oso garrantzitsua da eta oso interesgarriak egiten dituen kutsu politiko haundia dute.
Musikalki oso maila altua dago. Horren adibide garbia da Esan Ozenki disketxearen katalogoan aurki daitezken talde onak. “heavy” musika lantzen duten taldeen hazkundeak harritzen gaitu; estatuan beste inun ez baita horrelakorik gertatzen. Aipatzekoa da ere talde gehienen konpromezu politikoa. Pertsonalki kashbad taldea asko gustatzen zait”.
Kashbad, Kashbad? Nun entzun ote degu ba izen hori lehenago?
ARITZ SOUND SYSTEM
